Prentsa oharra

Niki de Saint Phalle

Egunak: 2015eko otsailaren 27tik ekainaren 11ra

Komisarioak: Camille Morineau eta Alvaro Rodriguez Fominaya

Guggenheim Bilbao Museoak Niki de Saint Phalle aurkezten du, Niki de Saint Phalleren (Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1930–San Diego, AEB, 2002) atzera begirako osoa. Nana alai eta boteretsuak bezalako lanengatik, Tiro-margolan zirraragarriengatik eta Toscanako Tarotaren lorategia bezalako arte publikoko lan adierazgarriengatik nazioartean ospetsua da, eta Errealismo Berriaren barruan kokatzen dute artista hau.

Guggenheim Bilbao Museoak eta Réunion des Musées Nationaux - Grand Palais-ek antolatu dute erakusketa Niki Charitable Art Foundation-ekin lankidetzan. Espainian Niki de Saint Phalleri eskaini zaion lehen atzera begira garrantzitsua da. 200 artelan eta artxiboko dokumentu baino gehiagoren bidez, artistari buruzko ikuspegi erabat berria eskaintzen du.

Deskargatu PDFa (445KB)

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.