Prentsa oharra

Martha Jungwirth

  • Datak: ekainaren 7tik irailaren 22ra, 2024
  • Komisarioa: Lekha Hileman Waitoller
  • Babeslea: Occident

Jungwirthen margolanak eta marrazkiak maisutasun handiz mugitzen dira errealismoaren eta abstrakzioaren arteko muga sotilean zehar. Izan ere, bere artearen helburua ez da narratiba edo errepresentazio bisual argi bat irudikatzea; aitzitik, emozioak adierazteko balio duten keinuzko trazu indartsuak eta bizitasun handiko koloreak ditu ezaugarri.

Pinturaren arloan ondoz ondoko joera desberdinak egon badira ere, Martha Jungwirthek bere-berea duen estilo abstraktua jorratu du bere bizitzan jasotako eragin guztiz ugarietan oinarrituz.

Bere margolanak eta akuarelak giza formaren, animalien, artearen historiaren eta mundu osoan zehar egindako bidaia luzeen behaketa sakonak inspiratuak dira, eta espontaneotasunez blaituak forma alderrai eta kolore bizikoen bitartez.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.