Egunak: 2015eko urriaren 30a – 2016ko otsailaren 21a
Komisarioak: Amelie Klein, Vitra Design Museum; Petra Joos, Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Museoak Making Africa – Gaur egungo diseinuaren kontinentea aurkezten du. Guggenheim Bilbao Museoaren eta Vitra Design Museum-en erakusketa honek German Federal Culture Foundation eta Art Mentor Foundation Lucerne fundazioen laguntza dauka.
Erakusketan hainbat sormen-esparrutako obrak ikus daitezke: altzari eta objektuen diseinua, arte grafikoak, ilustrazioa, moda, arkitektura, hirigintza, eskulangintza, zinema eta argazkigintza, baita baliabide digitalak eta analogikoak ere. Lan horien bitartez eraldaketa politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala eta teknologikoa erakusten dira.
Deskargatu PDFa (547KB)