Prentsa oharra

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958

  • Datak: 2020ko martxoaren 6tik urriaren 25arte
  • Komisarioa: Geaninne Gutiérrez-Guimarães, Guggenheim Bilbao Museora atxikitako arte-arduraduna, Solomon R. Guggenheim Museum and Foundation

Aurten, ehun urte beteko dira Lygia Clark jaio zenetik. Erakusketa honek haren lehenengo sorkuntza-lanak dakarzkigu, eta arreta berezia eskainiko dio, nazioartean, gerraosteko Latinoamerikan ezinbestekoa izan zen artista honi.

Clarkek «eremu esperimental» gisa ikusten zuen pintura, 1956an hitzaldi garrantzitsu batean esan zuen moduan; pintura tradizionalaren mugak zabaldu nahi zituen, eta hura berriro definitu.

Erakusketak hasierako lan figuratiboaren hainbat obra adierazgarri dakarzkigu, baina baita Clarkek hasierako urte haietan sortu zituen sail nagusietako pinturak ere; hortaz, haren ibilbide artistikoaren lehenengo hamarkadaren funtsezko ikuspegia eskaintzen du.

Guggenheim Bilbao Museoak Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958 aurkezten du. Lygia Clark (Belo Horizonte, Brasil, 1920−Rio de Janeiro, Brasil, 1988) abstrakzioaren aitzindaria izan zen, eta XX. mendearen bigarren erdialdeko funtsezko artista bat. Erakusketak beste ikuspegi batetik aztertzen ditu artistaren trebakuntza-urte erabakigarriak, 1948tik 1958ra bitartekoak. Izan ere, urte haietan, figurazioaren eta abstrakzioaren artean esperimentatu zuen, helduaroko sorkuntza-lanak definituko zituen hizkuntza bisual ahaltsua egituratze aldera. Erakusketak hasierako lan figuratiboaren hainbat obra adierazgarri dakarzkigu, baina baita Clarkek hasierako urte haietan sortu zituen sail nagusietako pinturak ere; hortaz, haren ibilbide artistikoaren lehenengo hamarkadaren funtsezko ikuspegia eskaintzen du.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.