Prentsa oharra

Lee Krasner. Kolore bizia

  • Datak: irailak 18, 2020–urtarrilak 10, 2021
  • Komisarioak: Eleanor Nairne (Barbican Art Gallery) eta Lucía Agirre (Guggenheim Bilbao Museoa).
  • Londresko Barbican Centre zentroak Guggenheim Bilbao Museoarekin batera antolatutako erakusketa.
  • Babeslea: Seguros Bilbao

Ibilbide osoan, etengabeko berrikuntza eta esplorazioa dituzte bereizgarri Lee Krasnerren lanek (autorretratu goiztiarrak eta naturaren marrazkiak, 1940ko hamarkadaren amaierako «Irudi txikiak», 1950eko hamarkadako collage urratzaileak, 1960ko hamarkadaren hasierako lan jori eta monumentalak…).

Garaikide gehienek ez bezala, Lee Krasnerrek ez zuen «izenpe bereizgarria» garatu nahi izan, zurrunegia iruditzen baitzitzaion. Artistak ziklotan egin zuen lan, eta bene-benetako adierazpide berriak bilatu zituen.

1950eko hamarkadan zenbait lagun min eta senarra hil zitzaizkion, eta doluan tonu gorri-horiko lanak egin zituen. Gero, ordea, 1960ko hamarkadan, argiari eta koloreari tokia egin zien berriro.

Guggenheim Bilbao Museoak Lee Krasner. Kolore bizia atzera begirako erakusketa dakarkigu. Espresionismo abstraktuaren aitzindari den artista newyorktar horri buruzkoa da, eta pieza ugari biltzen ditu, aurretik Europan inoiz erakutsi gabeak. Seguros Bilbaok babestutako erakusketan berehala jabetuko da jendea etengabeko berrikuntza eta esplorazioa dituztela bereizgarri Lee Krasnerren (1908–1984) lanek berrogeita hamar urteko ibilbidean (autorretratu goiztiarrak eta naturaren marrazkiak, 1940ko hamarkadaren amaierako «Irudi txikiak», 1950eko hamarkadako collage urratzaileak, 1960ko hamarkadaren hasierako lan jori eta monumentalak…).

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

Deskargatu BIDEO-IRUDIAK 

Ikusi BISITA GIDATUA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.