Prentsa oharra

Kimsooja

Datak: 2015eko martxoaren 12tik uztailaren 5ra

Komisarioa: Alvaro Rodriguez Fominaya

Film & Video aretoa (103)

Guggenheim Bilbao Museoak, 2015eko martxoaren 12tik uztailaren 12ra, Kimsoojaren Hariaren ibilbideak (Thread Routes) lana aurkeztuko du lehen aldiz Espainian. Museoaren Film & Video aretoan egiten den laugarren erakusketa da. Aretoa 2014. urtean inauguratu zen eta bideoarteko, bideoinstalazioko eta irudia mugimenduan darabilten lanak erakusten dira bertan.

Hariaren ibilbideak (2010–) izeneko lana hainbat diziplina jorratzen dituen Kimsooja (Daegu, Hego Korea, 1957) artista kontzeptualak 16 mm formatuan egindako hainbat filmek osatzen dute. Sei kapituluko proiektu honetan ehungintzaren jarduera munduko leku desberdinetan aztertzen du. Filmak hiru kontinente diferentetan grabatu dira eta hauetan ikus daiteke eskualde bakoitzeko ehungintzaren kulturaren eta herri horren artean dagoen lotura estuarekiko, genero-erlazioekikon, arkitekturarekiko, naturarkiko eta nekazaritzarekiko artistak duen interesa. Narratibarik gabeko film hauek poesiaren eta antropologia bisualaren arteko mugen ezagutzan murgiltzera gonbidatzen dute ikuslea.

Deskargatu PDFa (185KB)

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.