- Datak: azaroak 20, 2020 – maiatzak 23, 2021
- Komisarioa: Megan Fontanella, Solomon R. Guggenheim Museum-eko Arte Moderno eta Artelanen Jatorrien Arte-arduraduna
- Babeslea: BBVA Fundazioa
- Erakusketa hau New Yorkeko Guggenheim Fundazioaren funts bikainetatik datorkigu, eta XX. mendearen hasierako pinturaren berritzaile nagusietako baten bilakaera artistikoa erakusten du, lau atal geografikotan banatuta.
- Kandinskyk balio estetiko tradizionalen kontra egin zuen, eta beste gai batzuk proposatu zituen, artistaren “barne-premia” eta artearen ahalmen eraldatzailearen bidez etorkizun espiritualagoa izateko gogoa bakarrik oinarritzat hartuta.
- Haren ingerada kaligrafikoak eta forma erritmikoak jatorri figuratibotik urrundu ahala, Kandinsky abstrakzioa garatzen hasi zen, eta “paletaren botere ezkutua” deiturikoa sortzen.
- Kandinskyrentzat, formarik abstraktuenek ere eduki espresiboa eta emozionala dute: triangeluak ekintza eta agresibitatea irudikatzen ditu; karratuak, bakea eta lasaitasuna; eta zirkuluak, alderdi espirituala eta kosmikoa.
Guggenheim Bilbao Museoak Kandinsky dakarkigu, Vasily Kandinskyren (Mosku 1866 – Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1944) pinturen eta paper gaineko obren erakusketa osatu bat. Bertako obra guztiak New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Foundation-en funts bikainetakoak dira. Erakusketak BBVA Fundazioaren babesa du, eta XX. mendearen hasierako pinturaren berritzaile nagusietako baten bilakaera erakusten du, zeina abstrakzioaren aitzindaria eta estetikaren teorialari ezaguna izan baitzen. Pintura mundu “naturalarekin” zeuzkan loturetatik askatzeko ahaleginean, Kandinskyk beste gai batzuk aurkitu zituen, artistaren “barne-premia” bakarrik oinarritzat hartuta. Kezka hori bizitza osoan zehar izan zuen.
Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA