Prentsa oharra

Jesse Jones: Dar-dar

  • Datak: 2019ko urriaren 31tik 2020ko martxoaren 1
  • Komisarioa: Manuel Cirauqui
  • Film & Video aretoa (103)

2019ko urriaren 31tik 2020ko martxoaren 1ra, Guggenheim Bilbao Museoak Jesse Jones: Dar-dar (Tremble Tremble) aurkezten du.  Film & Video aretoaren 2019ko programazioaren hirugarren eta azken erakusketa da. Areto horretan, hainbat mugimendudun irudia, zinema esperimentala eta bideo-instalazioarekin lotura duten arte-praktikak erakusten dira.

Honako hau Jesse Jones (Dublin, 1978) artistaren asmo handiko instalazio bat da, zeinak zinema, eskultura, zuzeneko ekintzak eta soinua elkartzen baititu. Obraren erdian bi bideo-pantaila itzel daude, eta haietan sorgin erraldoi baten irudiak agertzen dira. Sorginak emakumearen eta naturaz gaindiko indarren boterea irudikatzen du. Pertsonaia horrek beste ordena juridiko bat aldarrikatzen du; «In utera Gigantae» du izena, emakumearen botere xamanikoan oinarrituta dago, eta beste lege edo gobernu guztiak baliogabetzen ditu.

Deskargatu PDFa

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.