- Datak: 2019ko uztailaren 4tik urriaren 20ra
- Komisarioa: Manuel Cirauqui
- Film & Video aretoa (103)
2019ko uztailaren 4tik urriaren 20ra, Guggenheim Bilbao Museoak Jesper Just: Ikuskizun izengabe hau aurkeztuko du Film & Video aretoaren 2019ko programazioaren barruan. Areto horretan, hainbat mugimendudun irudia, zinema esperimentala eta bideo-instalazioarekin lotura duten arte-praktikak erakusten dira.
Oraingoan, Jesper Just (Kopenhage, Danimarka, 1974) artistaren bideoinstalazio bat da. Just oso ezaguna da nazioartean zinema-produkzio handietako baliabide ugari erabiltzeagatik eta filmaren egitura bisualki eta materialki berrinterpretatu nahi izateagatik.