Prentsa oharra

Jeff Koons: atzera begirakoa aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoak

Ekainaren 8an, astelehenean aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoak Jeff Koons: atzera begirakoa. Erakusketa Fundación BBVAren babesari esker gauzatu da.
Erakusketa gure garaiko artearen figura ospetsuenetako bat den Jeff Koons artista estatubatuarraren obran barrena egindako ibilbide aberatsa da. Atzera begirako kronologikoa eta koherentea da, eta New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek, Parisko Centre Pompidou-rekin eta Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan, antolatu du. Bilbora dator aurretik kritikak eta publikoak oso txalotu ondoren.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.