Prentsa oharra

Jeff Koons

Egunak: 2015eko ekainak 9–irailak 27

KomisarioakScott Rothkopf, ‘Nancy and Steve Crown Family’ arte- arduraduna eta Whitney Museum of American Art-eko programen zuzendari kidea, eta Lucía Agirre, Guggenheim Bilbao Museoaren arte-arduraduna.

Babeslea: BBVA Fundazioa

Guggenheim Bilbao Museoak Jeff Koons: atzera begirakoa erakusketa hartzen du, gure garaiko artearen figura ospetsuenetako bat den Jeff Koons artista estatubatuarraren obran barrena egindako ibilbide aberatsa. Atzera begirako kronologikoa eta koherentea da New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek, Parisko Centre Pompidou-rekin eta Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan, antolatutako erakusketa hau. Bilbon, erakusketak BBVA Fundazioaren babes aipagarria du.

Jeff Koonsek azken lau hamarkadetan lan berezia, nahastezina eta berritzailea garatu du, eta horrek bihurtu du arte garaikidearen erreferente nagusietako bat. Ezusteko proposamenez betetzen ditu erakusketak eta harridura eragiten du bai kritikaren bai publikoaren artean.

Deskargatu PDFa (856KB)

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.