Uztailaren 2an, ostegunean, aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoak Jean-Michel Basquiat: Bada garaia. Erakusketa Iberdrolaren babesari esker gauzatu da.
Art Gallery of Ontario-k antolatu du Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan, eta Europan Basquiaten artegintza gaika aztertzen duen lehen erakusketa da. Ehun bat lan egongo dira ikusgai, formatu handiko pinturak eta marrazkiak, AEBko eta Europako bilduma publiko zein pribatuetakoak.