Egunak: 2015eko uztailaren 3a–azaroaren 1a
Komisarioak: Dieter Buchhart eta Álvaro Rodríguez Fominaya (Bilbao)
Babeslea: Iberdrola
Guggenheim Bilbao Museoak Jean-Michel Basquiat: Bada garaia aurkeztu nahi du. Europan aitzindaria den erakusketa honetan, ehunka lan biltzen dira AEBetako eta Europako askotariko museo eta bilduma pribatuetatik ekarritako formatu handiko pinturak eta marrazkiak. Art Gallery of Ontariok antolatu eta Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan egindako erakusketa hau Basquiaten ekoizpenaren lehen gaikako azterketa da, eta Iberdrolaren babes oparoa jaso du.
Jean-Michel Basquiat (1960–1988) 20 urte zituela ospetsu bihurtu zen bere marrazki eta pintura urratzaile bihurriak zirela eta; New Yorkeko artearen mundua irauli zuen 1980ko hamarkadaren hasieran. Nazioarteko ospea hartu zuen hainbat gai (arrazakeria, politika edo gizarte-hipokresia) lantzen dituzten artelan indartsu eta adierazkorrei esker. 27 urte bakarrik zituela hil eta bere ibilbidea eten egin zen arren, bere lanak izugarrizko eragina izaten jarraitzen du.
Deskargatu PDFa (1,4MB)