Prentsa oharra

Jean Dubuffet: ospakizun bizia

  • Datak: 2022ko otsailaren 25etik abuztuaren 21era
  • Komisarioa: David Max Horowitz, Assistant Curator, Solomon R. Guggenheim Museum, New York
  • Babeslea: BBK

 

  • Bere ibilbidean zehar, Jean Dubuffetek konbentzio kulturalak eta edertasunaren inguruan gizartean onartutako ideiak gaitzetsi zituen ikuspegi berri eta pizgarriak aztertzeko. Artistaren asmoa publikoa artea, sormena eta mundua beren zabaltasun osoan esperimentatzeko modu autentikoagoak eta aberasgarriagoak bilatzera bultzatzea zen.
  • Dubuffetek etengabe jardun zuen arte-sorkuntzari heltzeko zuen modua berrasmatzen. Teknika eta estrategia ugari esploratu zituen konposizioaren arloan; bere irudimenean zeuden askotariko gaiak jorratu nahi zituen, eta askatasunez mugitzen zen figurazioaren eta abstrakzioaren artean.
  • L’Hourloupe zikloarekin Dubuffetek hiztegi bat ezarri zuen, fantasiazko unibertso hedakor bat sortzeko eta esploratzeko aukera ematen ziona, adierazpide bisual bakarrean bateratua. Era berean, gai epistemologikoetan eta fenomenologikoetan sakontzeko aukera eman zion, eta horretan jardun zuen bere ibilbidearen amaierara arte.

Guggenheim Bilbao Museoak Jean Dubuffet: ospakizun bizia aurkezten du, BBKren babesari esker. Erakusketa honek Jean Dubuffeten ibilbidearen hamarkada erabakigarriak aztertzen ditu, 1940ko hamarkadako lehen sorkuntza-lanetatik hasita 1984an osatu zituen azkeneko sailetaraino. Erakusgai dauden lan gehienak New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumeko funts oparoetatik etorriak dira, eta beste batzuk, aldiz, Veneziako Peggy Guggenheim Collectionetik.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.