Prentsa oharra

Javier Téllez: Itzal-antzerkia

  • Datak: Uztailak 12–azaroak 18
  • Komisarioa: Manuel Cirauqui
  • Film & Video aretoa (103)

2018ko uztailak 12tik azaroak 18era, Guggenheim Bilbao Museoak Itzal-antzerkia erakusketa aurkeztuko du, Javier Téllez artistaren bi lan hartzen dituena. Venezuelan jaio eta New Yorken bizi da artista, eta bideoinstalazioaren arloko izenik garrantzitsuenetakoa izan da azken hamarkadetan, zalantzarik gabe. Bigarren erakusketa da hau Film & Video aretoaren 2018ko programazioan; Guggenheim Bilbao Museoak bideoartea, bideoinstalazioa eta mugimendudun irudia lengoaia artistiko gisa darabilten artelan gakoei eskainitako gunea da hori.

Javier Téllez (Valencia, Venezuela, 1969) artistaren obra bi ardatzen inguruan egituratzen da: alde batetik, mugimendudun irudiaren historiaren inguruko gogoeta etengabea planteatzen du, baita haren ikono, protokolo sozial eta harreman-forma espezifikoen ingurukoa ere; bestetik, normaltasun politiko eta kulturaletik at dauden talde eta komunitate baztertuak barne hartzen ditu bere ekoizpenean modu sistematikoan, hala nola, paziente psikiatrikoak, desgaituak edo errefuxiatuak. Azken hori da Film & Video aretoan aurkezten diren bi artelanetako protagonisten kasua; 2014an sortu zituen Téllezek, Zuricheko Kunsthaus-erako.

Deskargatu PDFa

 

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.