- Datak: 2024ko otsailaren 16tik irailaren 15era
- Komisarioak: Lauren Hinkson eta Joan Young, arte-arduradunak, Solomon R Guggenheim Museum
- Babeslea: BBK
Pop artearen hoztasunak eta kutsu inpertsonalak zuzenean eraso zituen “goi-mailako artearen” tradizioak, zeinak ezaugarritzat baitzituen keinuaren espresioa eta pintzelkada askea, aurreko belaunaldiko espresionismo abstraktuko artistek defendatutako alderdiak, hain zuzen.
Erakusketa honetako artelanak burutsuak eta ironikoak dira sarritan, eta kultura herrikoiaren goraipamentzat har daitezke, baina baita haren kontrako kritika garraztzat ere.
Solomon R. Guggenheim Museumek hasiera-hasieratik hartu zuen Pop artearekiko konpromisoa, mugimenduaren baliozkotze instituzionala adierazi zuen 1963ko Six Painters and the Object erakusketa antolatu zuenetik hasia.
Erakusketak biltzen dituen lanetako bat Claes Oldenburgen eta Coosje van Bruggenen Luma-bola biguna monumentala da; haren berealdiko tamainak umorez txikiagotzen du museo-esparrua eta, era berean, azpimarratu egiten du museoak duen eginkizuna, kulturaren eta hezkuntzaren egoitza gisa ez ezik, aisiarako eta entretenimendurako leku gisa ere.