Prentsa oharra

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma

Datak: 2016ko azaroak 11–2017ko apirilak 23

Komisarioak: Susanne Friedli, Hermann eta Margrit Rupf Fundazioa, eta Petra Joos, Guggenheim Bilbao Museoa

  • Herman Rupfek artelanak erosi zizkien Picassori, Braqueri, Deraini eta beste artista batzuei, lan horiek sortu eta gutxira; egile horiekin harremanetan egon zen zuzenean haien ibilbidearen hasieran.
  • Rupftarrak lagun izan zituzten Vasily Kandinsky eta Paul Klee, besteren artean; Kleek, adibidez, lanak oparitzen zizkien egun seinalatuetan, urtebetetzeetan eta Gabonetan, esaterako.
  • Gaur egun, Rupf Fundazioak bilduma aberasten jarraitzen du, azkenaldiko artelanak erosiz; hala ere, Rupftarrek bildutako artea, bildumaren muina, aintzat hartzen du eskuratze berriak aukeratzeko.
  • Lehenbiziko aldiz erakutsiko da bilduma hau, 1907 eta 2016 arteko lanak dituena, Espainian.

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma hartuko du Guggenheim Bilbao Museoak. Bertan 70 artelan egongo dira: artearen historian eragin handia izan duten XX. mendearen lehen erdialdeko artisten lanak —bestek beste, Pablo Picasso, Georges Braque, Juan Gris, Fernand Léger, Paul Klee eta Vasily Kandinsky— eta gaur egungo artista garaikideenak uztartuko ditu. 1963an, Hermann Rupf zendu eta urtebetera, Henri Laurens-en Fruitu ontzia eta pipa (Compotier et pipe, 1918) eskuratu zuen Fundazioak, artista horren eskultura eta paper gaineko lanen multzoa osatzeko. 1964an Hans Arpen erliebe bat erosi zuen (307. aretoan ikusgai).

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.