Prentsa oharra

Henri Michaux: beste aldea

  • Datak: 2018ko otsailak 2–maiatzak 13
  • Komisarioa: Manuel Cirauqui

Artistaren 200 pieza, dokumentu eta objekturen bitartez, hiru ardatz tematiko handiren inguruko ikuspuntu panoramikoa eskaintzen du erakusketak: giza irudia, alfabetoa eta psike aztoratua.

Hondo beltzak, frottageak, mugimenduak eta marrazki meskalinarrak bezalako funtsezko sailek presentzia nabarmena dute erakusketa honetan, eta aurrez inoiz erakutsi gabeko obrak barne hartzen ditu.

Artistak zientziarekiko, musikologiarekiko eta etnografiarekiko erakutsitako interes jarraitua azpimarratzen du erakusketak.

Michaux izpiritu aszetiko eta sistematiko batekin gerturatu zen substantzia haluzinogenoetara, kontzientziak baldintza esperimentaletan izaten zuen portaera aztertzeko.

Bere obra grafikoek nahiz literarioek kultura psikodeliko hasiberriaren eta underground mistikaren eredu izatera eraman zuten.

Guggenheim Bilbao Museoak Henri Michaux: beste aldea aurkezten du. XX. mendeko literatura eta arteetako irudi sailkaezina izan zen Henri Michaux (Namur, Belgika, 1899–Paris, Frantzia, 1984), eta bere bizitza luzean zehar garaiko artista eta idazleengan eragin handia izan zuen. “Poeten poeta” eta “margolarien margolari” izan zen aldi berean, eta bi eremuetako figurek laudatu zuten, hala nola, André Gide-k eta Francis Bacon-ek.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.