Prentsa oharra

Gure garaiko artea. Guggenheim bildumen maisulanak

Komisarioak: Petra Joos, Lucía Agirre, Álvaro Rodríguez Fominaya, Nancy Spector, Tracey R. Bashkoff, Lauren Hinkson
Datak: 2014ko irailaren 23a–2015eko urtarrilaren 25a (hirugarren solairua)
2014ko urriaren 23a–2015eko maiatzaren 3a (lehen eta bigarren solairuak)

Solomon R. Guggenheim Foundation eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko hogei urteko lankidetza ospatzeko asmoz antolatu da erakusketa hau. 1997ko urrian Museoa inauguratu zuen eta erakusketa-eremu osoa betetzen zuen erakusketa gogora ekarriz, Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketak museoaren funts artistikoen bilakaera agerian uzten du, museoa sortu zen unetik gaur egunera artekoa. Era berean, sareko instituzioen eta haien funtsen osagarritasunaren arteko sinergiak nabarmentzen ditu, funts bakoitzaren nortasun berezia gordez.

Erakusketa garrantzitsu honek bi irekiera une izango ditu: batetik, irailaren 23an, erakusketaren lehen atala zabalduko da jendaurrean eta hirugarren solairuan kokatuko da; bestetik, aste batzuk geroago, urriaren 23an, lehen eta bigarren solairuak inauguratuko dira.

Deskargatu PDF

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.