Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak Sortu eta sendatu: zortzi urtez Urte Berrirako asmo onak opatzen erakusketa irekiko du

Museoko hezkuntza gune berriak Gabonetako zorion txartelen aukeraketa bat hartuko du; txartelak azken zortzi urteotan Gurutzetako ospitalean egondako haurrek egindakoak dira

Abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra hartuko du Guggenheim Bilbao Museoak 2007tik aurrera Gurutzetako ospitaleko ikasgelako haurrek sortutako Gabon txartelen erakusketa bat. Sortu eta sendatu: zortzi urtez Urte Berrirako asmo onak opatzen Guggenheim Bilbao Museoaren eta Osakidetzaren lankidetza emankorraren arteko emaitza da; lankidetza horren bidez, Guggenheim Bilbao Museoko familientzako jardueretako batzuk Gurutzetako eta Basurtuko ospitaletara eramaten dira.

Deskargatu PDFa(70KB)

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.