Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak Joana Vasconcelosen Lilicoptère artelana aurkeztuko gaur

Joana Vasconcelosen Lilicoptère artelana hedabideen aurrean aurkeztu da gaur, Joana Vasconcelos artista bertan zela. Hala, joan den ekainaren 29an inauguratu zen Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz erakusketa osatu da.

Lilicoptère obra konplexu eta handia urre-koloreko helikoptero bat da: Swarovski etxearen milaka beira-ale distiratsurekin apaindua dago eta kanpoaldea ostruka-lumazko geruza nabarmen eta koloretsu batez estalia du. Lan hau Antzinako Erregimenaren azken aldiko errege-erreginen estetikaz zipriztinduta dago: aberatsa, glamourrez betea eta ausarta da, eta nimalia bilakatu den makinaren metamorfosia iradokitzen du, alegia, gizakiari hegan egiteko desioa sorrarazi zion jatorrira eta inspiraziora itzultzen gaitu.

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz erakusketak Seguros Bilbao-ren babesa du, eta ikusleari gonbita luzatzen dio artistaren unibertsoan bete-betean murgiltzeko; ikuspegi zuzen eta umoretsua darabil Vasconcelosek, eta gure gizartearen kontraesanetako asko esfortzu handiegirik egin gabe azaltzen ditu, itxuraz.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.