Datorren astelehenean, ekainaren 22an Guggenheim Bilbao Museoak 2014–15 ikasturteko Artea ikasbide egitarauaren erakusketa aurkeztuko du; hamazortzigarren urtez, jarraian, egin da programa.
Erakusketa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren lankidetzarekin eta BBKren babesarekin antolatu da, eta hezkuntza gune berrian ikusgai jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoko sei ikastetxetako 143 ikasleren lanak.