Guggenheim Bilbao Museoa datorren astelehenean, urriaren 12an, zabalik egongo da, jai egun hauetan Museora bisitari ugari hurbiltzen baitira.
Bilbora datozenek orain gutxi irekitako Lee Krasner. Kolore bizia aldi baterako erakusketaz gozatzeko aukera izango dute (Seguros Bilbaok babestutakoa); halaber, Olafur Eliasson: bizitza errealean erakusketa arrakastatsua ere ikusgai izango da (Iberdrolaren babesari esker). Beste erakusketa hauek ere bisitatzeko aukera dago: urriaren amaieran itxiko den Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958 erakusketa eta William Kentridge: 7 atal Film & Video aretoan aurkezten dena, eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, hirugarren solairuan.