Prentsa oharra

Gego. Infinitua neurtzen

  • Datak: 2023ko azaroaren 7tik 2024ko otsailaren 4ra
  • Komisarioa: Geaninne Gutiérrez-Guimarães
  • Babeslea: Seguros Bilbao. Laster Occident

 

  • XX. mendearen bigarren erdian Latinoamerikako eszenak eman zuen artistarik esanguratsuenetako bat da Gego, eta bide zeharo pertsonala —kategorizaziorik onartzen ez duena— urratu zuen bere ibilbide artistikoan.
  • Erakusketa kronologikoki eta gaika antolatuta dago, eta Gegok forma organikoen, egitura linealen eta abstrakzio modularren bidez egin zituen ekarpen formalak eta kontzeptualak aztertzen ditu.
  • 150 eskultura, marrazki, grabatu, ehun, argitalpen eta argazkiren bitartez, erakusketak Latinoamerikako hainbat testuinguru artistiko biltzen ditu, Gegok bere ibilbide luzean zeharkatu izan dituenak, eta artearen mugimendu jakin batzuekin —tartean abstrakzio geometrikoa eta arte zinetikoa— izan dituen elkarguneak eta hausturak ere arakatzen ditu.

Guggenheim Bilbao Museoak Gego. Infinitua neurtzen erakusketa aurkezten du. Atzera begirako horrek Gego izenez ere ezaguna den Gertrud Goldschmidt (Hanburgo, 1912–Caracas, 1994) artista germaniar-venezuelarraren lanaren ikuspegi integratzailea eta abstrakzioaren lengoaiaz zuen ikuspegi berezia eskaintzen ditu. Seguros Bilbao (laster Occident) babesle duen erakusketa hori kronologikoki eta gaika dago antolatua, eta artistak forma organikoen, egitura linealen eta abstrakzio modularren bidez egin zituen ekarpen formalak eta kontzeptualak aztertzen ditu.

Erakusketak 1950eko hamarkada hasieratik 1990eko hamarkada hasierara arteko 150 objektu inguru biltzen ditu: eskulturak, marrazkiak, grabatuak, ehunak eta artista-liburuak, baita zirriborroak, argitalpenak, gutunak eta instalazioen zein obra publikoen argazkiak ere. Azterketa horrek Gegoren ibilbide luzeak zeharkatu zituen latinoamerikar testuinguru ugarien baitan kokatzen du haren praktika, eta jardunbide horrek nazioarteko funtsezko mugimenduekiko —abstrakzio geometrikoarekiko edo arte zinetikoarekiko, besteak beste— izan zituen elkarguneak eta hausturak ere arakatzen ditu.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.