Prentsa oharra

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

Datak: 2013ko urriaren 31 – 2014ko otsailaren 16a
Komisarioak: Lucía Agirre eta Álvaro Rodríguez Fominaya
Aretoak: hirugarren solairua.

Guggenheim Bilbao Museoak Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa erakusketa inauguratu du. Erakusketa honek hirurogeiko hamarkada amaieran eta hirurogeita hamarreko hamarkadan jaiotako hiru euskal sortzaileen ibilbidea aztertzen du. Hiru artisten jardun artistikoaren elementu komuna Historiaren gaineko interesa da, ikerketarako eta berraztertzerako gai gisa hartuta. Erakusketak, alde batetik, hiru sortzaileen ibilbide profesionala aztertzen du haien obra esanguratsuenen bidez, era horretara, haien sorkuntzen arteko berrelikadura ahalbidetuz. Bestetik, artistek Museorako berariaz sortutako hiru lan ikusgai izango dira, eta, behin erakusketa amaituta, Guggenheim Bilbao Bildumaren esku geratuko dira.

Historiaren kontraesanak eta anbiguotasunak agerian uzteko helburuarekin, historia bera aztertzea da Iñaki Garmendiak, Erlea Maneros Zabalak eta Xabier Salaberriak euren jardun artistikoan darabilten ohiko estrategia. Historiaren dekonstrukzioa gai gisa erabiltzeaz haratago, hiru artistek “sentiberatasun
komuna” adierazten dute modu sotil eta hautemanezinean, eta, era horretara, berregite-, bereganatzeeta berrinterpretatze-prozesuak baliatzen dituzte arteaz duten ideiara hurbiltzeko.
Deskargatu PDF

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.