Prentsa oharra

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera

Noiz: 2016ko irailak 30–2017ko urtarrilak 8
Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako erakusketa, Grimaldi Forum
Monaco-rekin lankidetzan
Komisarioa: Martin Harrison
Iberdrolak babestuta

Erretratuak, giza irudi biluziak, paisaiak, tauromakia... Erakusketak Baconen obrari buruzko ikuspegi berri bat erakusten du, bere artean frantses eta espainiar kulturak utzitako aztarna nabarmenduz.

Baconek irudien unibertso bat sortu zuen literaturatik, zinematik, artetik eta bere bizitzatik abiatuz, lengoaia guztiz berezi baten bitartez, giza zaurgarritasuna gordintasun handiz adierazteko.

Baconen irudi biluzietan pertsonaia bakartiak nagusitzen dira eguneroko jarreretan; pintoreak modu basatian haien gorputzak bihurrituz eraldatu zituen eta, hartara, erretratua berrasmatu zuen.
Bacon urratzailea izan zen bere bizitza eta obrarekiko, eta ordu arte hausteko zailak ziren muga batzuk gainditu zituen, eta gizakia haren burua gordinki eta bortizki beha zezakeen ispilu batean kokatu zuen.

Guggenheim Bilbao Museoak Francis Bacon: Picassotik Velázquezera aurkezten du, 80 artelan inguruko erakusketa bat. Irlandan jaiotako britainiar artista honen gutxien erakutsitako margolan adierazgarrienetako batzuk biltzen ditu, baita bere artista ibilbidean aztarna handia utzitako frantses eta espainiar kulturako maisu klasikoen artelanak ere. Bacon urratzailea izan zen bere bizitza eta obrarekiko, eta ordu arte hausteko zailak ziren muga batzuk gainditu zituen, eta gizakia haren burua gordinki eta bortizki beha zezakeen ispilu batean kokatu zuen.

Deskargatu PDFa

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.