Prentsa oharra

Ernesto Neto: Naraman gorputza

Komisarioa: Petra Joos
Datak: 2014ko otsailaren 14a–maiatzaren 18a
Babeslea: Iberdrola

Guggenheim Bilbao Museoak Ernesto Neto: naraman gorputza erakusketa aurkezten du. Ernesto Neto (Rio de Janeiro, 1964) artistaren obrari buruzko atzera begirako paregabea da. Neto Brasilgo artista nabarmenenetako bat da eta nazioartean oso ezagunak dira haren eskultura organikoak, sarritan tamaina erraldoia dutenak, Erori egiten den gorputza [Le corps] emea (Leviatan Thot lanetik)[O corpo que cai (Le corps) fêmea (de Léviathan Thot)], 2006, kasu.

Iberdrolak babestutako erakusketak, 1990eko hamarkadatik gaur egunera arte sortutako berrogeita hamar artelanetik gora biltzen ditu; horietako batzuk berariaz taxutu behar izan dira berriz ere, Museoaren espazio arkitektoniko berezietara egokitze aldera. Beste batzuk, berriz, Bilboko erakusketarako espresuki sortu ditu artistak.

Deskargatu PDF

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.