Nota de prensa

Emakumeak abstrakziogile

  • Datak: 2021eko urriaren 22a - 2022ko otsailaren 27a
  • Komisarioak: Christine Macel, Arte-arduradun nagusia, Centre Pompidou; eta Karolina Lewandowska, Argazki-arduradun eta Varsoviako Museoko Zuzendaria; Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduraduna den Lekha Hileman Waitollerren laguntzarekin
  • Parisko Centre Pompidouk antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoaren laguntzarekin.
  • Babeslea: Fundación BBVA

 

  • Emakumeak abstrakziogile erakusketaren xedea da emakume artistek abstrakzioari egin dioten ekarpenaren historia idaztea. XX. mendea aztertuko da, 1980ko hamarkada arte gutxi gorabehera eta sartu-irtenen bat eginaz XIX. mendera.
  • Izenburuak berak dioen bezalaxe, erakusketan bilduriko emakumeek modernitatearen eta bere legatuaren sortzailekide eta egile papera dute, merezimendu osoz.
  • Artista hauen lana ikusezin bihurtu zuen prozesua ere agerian uzten du erakusketak eta, halaber, emakume artisten posizionamenduak aurkezten ditu, beren konplexutasun eta paradoxa guztiekin. Artista hauetako askok generorik gabeko nortasun bat barneratu zuten. Beste batzuek, aitzitik, arte “femenino” baten alde egin zuten.
  • Kontakizun honek irekia izan nahi du eta hedatua izan da dantza, dekorazio-arteak, argazkigintza eta zinemagintza ere barne hartzeko. Halaber, ahalik eta zabalena izan nahi du eta Latinoamerika, Ekialde Ertaina eta Asiako modernitatea ere erakutsi nahi du, bai eta zenbaitetan nazioarteko aitortza lortu ez duten artista afroamerikar eta espainiarrak ere, ahots ugariko historia bat osatu eta mendebaldeko kanonaz haraindi joan ahal izateko.

Guggenheim Bilbao Museoak Emakumeak abstrakziogile erakusketa aurkezten du. Fundación BBVA erakundeak babestu duen erakusketa honek abstrakzioaren historiaren ikuspegi berri bat eskaintzen du, bere hastapenetatik 1980ko hamarkadara arte, arte plastikoak, dantza, argazkigintza, zinemagintza eta dekorazio-arteak landu zituzten ehun emakume baino gehiagoren lanen bitartez. Kronologiaren araberako analisi bati jarraituz, erakusketak artista hauek ikusezin egin zituzten prozesuak agerian uzten ditu eta abstrakzioaren historia markatu zuten zenbait zedarri iradokitzen ditu. Erakusketak kanon estetikoak ezbaian jartzen ditu horrela, kanon berririk eskaintzen ez duen arren.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

En esta página, utilizamos cookies para aportarte una mejor experiencia de navegación y un servicio más personalizado. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información consultando nuestra Política de cookies