Prentsa oharra

Egon Schiele. Vienako Albertina Museum-eko artelanak

Erakusketaren hasiera eta bukaera egunak: 2012ko urriak 2–2013ko urtarrilak 6
Komisarioa: Klaus Albrecht Schröder
Aretoak: 305, 306, 307

Egon Schiele XX. mendeko artista adierazgarrienetako baten sormenaren unibertsora hurbiltzeko abagunea da, ehunka marrazki, gouache, akuarela eta argazki ikusteko aukera, alegia. Artistaren lan hauek Vienako Albertina-tik datoz: lan grafikoen munduko bilduma historiko handienetako du erakunde horrek, espresionista austriar gailen honen paper gaineko lanen bilduma garrantzitsuena barne.

Schielek hamar urte lanean murgilduta egon ondorengo eboluzio estilistikoaren ikuspegi paregabea eskaintzen zaigu hemen. Hamar urte labur baina emankorrak izan ziren; izan ere, gazte zela, 28 urte zituela, hil zen. Hemen, artistaren lan grafikoak artearen historiari egindako ekarrian jarri dugu arreta berezia eta, azken batean, nazioartean ospetsu bihurtu zuen lanean.

Egon Schiele erakusketa ibilbide paregabe bezain liluragarria da, artearen historian jarrera iraultzailea azaldutako artista baten lana abiaburu duena: Vienako Akademian izan zuen prestakuntza aldian egindako hasierako lanak, Gustav Klimtek eta Vienako Modernismoak haren lanean izandako eragina azaltzen dutenak, eta naturalismoa alboan utzi zuen azken urteetako lanak daude; azken horietan, kolorearen eta motibo berri eta harrigarriak mugara zeharo eraman zituen, esaterako biluzi erotiko agerikoak edo haurren erretratuak egin zituen.

 

Deskargatu PDF

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.