Prentsa oharra

Diana Thater: Mundu bat ihesean

  • Datak: 2018ko azaroak 29–2019ko martxoak 18
  • Komisarioa: Manuel Cirauqui
  • Film & Video aretoa (103)

Azaroaren 29tik 2019ko martxoak 18 arte, Guggenheim Bilbao Museoak Diana Thater: Mundu bat ihesean erakusketa aurkeztuko du. Bertan bildutako lanak Diana Thater (San Frantzisko, 1962) kaliforniarrarenak dira; artista aitzindaria izan da bera, bideoinstalazioari eta mugimendudun irudiei teknologia berriak aplikatzeari dagokionez. Hirugarren eta azken erakusketa da hau Film & Video aretoaren 2018ko programazioan; horren bitartez, Guggenheim Bilbao Museoak bideoartea, bideoinstalazioa eta mugimendudun irudia lengoaia artistiko gisa darabilten artelanen gakoak aztertzen ditu.

Diana Thater (San Frantzisko, 1962) artistaren artelanek obrek elkarrizketak proposatzen dituzte artearen historiako gertaera gogoangarri nagusiekin —inpresionismotik minimalismoraino—, kultura garaikidearen gai larrienei aurre egitearekin batera. Film & Video aretoan hiru pieza aurkeztuko ditu Thaterrek, guztiek ere bere obran funtsezkoa duen gaietako bat esploratzen dutela: animalien bizi-baldintzak, giza jardunaren ondorioz. Lan horietako bi instalazio bikiak dira, berriki Kenyan ekoitzitakoak. Biek ala biek erakusten dituzte desagertzeko arriskuan dauden bi espezieren bizitza eta habitatak, errinozero eta elefanteenak hain zuzen; era berean, animalia horien biziraupena mehatxatzen duten arriskuak ere agerian jartzen dituzte artelanek.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.