Prentsa oharra

David Hockneyren erretratuen erakusketa bat hartuko du Guggenheim Bilbao Museoak 2017an

Datorren urtean David Hockney. Erretratuak erakusketa hartuko du Guggenheim Bilbao Museoak. 70 bat lan izango ditu eta Londresko Royal Academy of Arts-eko Edith Devaney izango da komisarioa.

Paisaia monumentalen erakusketa izan zuen Hockneyk Museoan 2012an eta horren ondoren margolaritzatik eta Yorkshire-tik, sorlekutik, aldendu zen artista; Los Angelesera itzuli zen. Bertan, apurka-apurka, erretratugintzara itzuli zen, hausnarketa lasaira, eta hainbat hilabetez genero horretan murgildu zen buru belarri. Sortzeko grina horri jarraiki, inguruko pertsona ugari gonbidatu zituen estudiora, modeloarena egin zezaten. Tamaina berekoak dira erretratu guztiak eta guztietan modeloa aulki batean dago eserita, hondo urdin bizi baten aurrean; lan bakoitza hiru egunetan margotu zuen. Nolanahi ere Hockneyren maisutasunak modeloaren nortasuna azalarazten du berehala, modu goxo eta hurbil batean batean.

Erakusketa orain ikusgai dago Londresko Royal Academy of Arts-en; ondoren Melbourneko National Gallery of Victoria izango da, Bilbora etorri baino lehen.

Erakusketaren datak: 2017ko azaroak 10–2018ko otsailak 25

Bilbon, 2016ko irailaren 23an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.