Prentsa oharra

Bilduma iraunkorraren: Gardentasunak

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK, BILDUMA IRAUNKORRAREN AURKEZPEN BERRIA INAUGURATUKO DU: GARDENTASUNAK 

Datorren astelehenean, martxoaren 3an, Guggenheim Bilbao Museoak Bilduma Iraunkorraren aurkezpen berria aurkeztuko du: Gardentasunak.

Argia da erakusketa honen protagonista eta Euskal Herriko eta Espainiako artearen oraingo panoraman nabarmendu diren sortzaileen sei obren osagaia. Sei obra horien egileak Javier Perez, Cristina Iglesias, Susana Solano eta Juan Luis Moraza dira.

Hauen eskulturek proiekzio nabarmena izan zuten nazioartean, laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik. Aurkezpen honek ikuspegi, teknika eta formari dagokienez desberdinak diren lanak erakusten dizkigu, argiaren eta gardentasunaren azterketan bat datozen arren.

Petra Joosek, Gardentasunak aurkezpenaren Komisarioa eta Guggenheim Bilbao Museoaren Museo-Jardueren Zuzendaria denak, erakusketaren bisita gidatua eskainiko du, datorren astelehenean, martxoaren 3an, goizeko 11:00etan.

* Bilduma Iraunkorraren aurkezpen hau bisitatzeko interesa duten komunikabideak, datorren astelehenean, martxoaren 3an, goizeko 10:45etan Museoaren ate nagusira akreditatzera hurbil daitezke.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.