Joan den maiatzaren 11an zabaldu zenetik, 530.000 pertsonatik gora hartu ditu Artea eta Txina 1989 ondoren. Munduaren antzerkia erakusketak. Datorren irailaren 23an, igandearekin, zarratuko dira bigarren solairuko aretoak, bertan egon baita erakusketa; jarraian, desinstalazio lanei ekingo zaie, gero Alberto Giacometti. Atzera begirakoa muntatzen hasteko. Azken hori urriaren 19an zabalduko da publikoarentzat, Iberdrolaren babesari esker.
Egunotan Museora hurbiltzen diren guztiek aukera izango dute Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz aldi baterako erakusketaz gozatzeko, baita Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak erakusketaz ere. Halaber, Javier Téllez artistaren Itzal-antzerkia bideoinstalazioa ikusi ahalko dute bisitariek.