Ekainaren 7an itxiko du Guggenheim Bilbao Museoak Niki de Saint Phalle erakusketa. Arrakasta handia izan du eta otsailaren 27an ireki zenetik 250.000 bisitari baino gehiago izan ditu. Atzera begirako zabala da, XX. mendeko lehen artista feminista handiaren askotariko lanak hartzen dituena. Saint Phalle ezaguna egin zen Nana artelan alaiak, Tiro-margolan harrigarriak eta espazio publikoetarako artelanak (besteak beste, Toscanako Tarotaren lorategia) zirela eta.
Prentsa oharra