Azken astea Egon Schiele erakustea Guggenheim Bilbao Museoan ikusteko
Egon Schiele. Vienako Albertina Museum-en artelanak 2012ko urriaren 2an ireki zen eta 2013ko urtarrilaren 6an (igandea) itxiko da. Erakusketa hau XX. mendeko artista adierazgarrienetako baten sormenaren unibertsora hurbiltzeko abagunea da, ehunka marrazki, gouache, akuarela eta argazki ikusteko aukera, alegia. Schieleren lan hauek Vienako Albertina erakundearenak dira; lan grafikoen munduko bilduma historiko handienetako du erakunde horrek, espresionista austriar gailen honen paper gaineko lanen bilduma garrantzitsuena barne.
Zabalik egondako hilabete hauetan, erakusketak 207.000 bisitari izan ditu dagoeneko, harrera onaren seinale. Nazioarteko, estatuko zein tokiko bisitariak erakarri ditu gainera.
Itxi ondoren, Historiaren istorioak irekiko da urtarrilaren 22an. Guggenheim Bilbao Bildumaren artelanak ikusgai izango dira bertan, aurrez aurre; hain zuzen, Cy Twomblyren eta Gerog Baselitzen artelan bana. Bi lanotan egileek bizitako istorioak txertatu dituzte, eta, halaber, pertsonaia historiko jakin batzuen nondik norakoak berraztertu dituzte keinuz betetako arte-lengoaia erabiliz; halere, ez zaizkie espresionismoei lotzen. Aztertutako historiaren aldiak bata bestetik oso urrun daude, gainera.
Argibideak:
Guggenheim Bilbao Museoa
Komunikazio eta Marketin Arloa
Tel.: +34 94 4359008
e-posta: media@guggenheim-bilbao.eus
www.guggenheim-bilbao.eus
Bilbon, 2012ko abenduaren 28an