Nota de prensa

Asmamenaren ildoa erakusketa ikusteko azken asteburua

Guggenheim Bilbao Museoko Asmamenaren ildoa erakusketa urtarrilaren 16an itxiko da, igandearekin.

430.000 pertsonatik gora hurbildu dira erakusketa ikustera. Bertan bildutako piezak Museoaren Bildumakoak dira, edo epe luzerako maileguak, eta asmamena zein esperimentazioa ditutzte ardatz. Erakustaldiak belaunaldi desberdinetako artistak biltzen ditu, baliabide desberdinekin lan egiten dutenak, eta Bildumako pieza adierazgarri batzuk hartzen ditu barnean, apenas ikusgai jarriak, publikoarentzat ezagunagoak diren beste batzuekin batera. Erakusketan jasotako egileek, jakinguraz erabiltzen dituzte ezohiko materialak eta teknikak, eta haietako askok, modu ludikoan, asmamena eta umorea aditzera emanda, desafio egiten diete konbentzio estetikoei.

Bukatu bezain laster, artelanak kendu eta hurrengo erakusketarako muntaketa-lanak hasiko dira: Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak, BBVA Fundazioak babestua.

Erakusketaren azken egunean 16:00etatik eta 19:00etara datozenek % 50eko deskontua izango dute sarreraren prezioan, eta ikusgai dauden gainontzeko erakusketak ezagutzeko aukera ere izango dute, besteak beste, Alice Neel: pertsonak lehenbizi arrakastatsua (babeslea: Iberdrola);  Emakumeak abstrakziogile (babeslea: BBVA Fundazioa); Guggenheim Bilbao Museoko Maisulanak; eta Sharon Lockhart artistaren Errotazioa notazioa bideo-instalazioa, Film&Video aretoan.

×

En esta página, utilizamos cookies para aportarte una mejor experiencia de navegación y un servicio más personalizado. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información consultando nuestra Política de cookies