Nota de prensa

Asmamenaren ildoa

  • Datak: 2021eko ekainaren 11tik 2022ko otsailaren 6ra
  • Komisarioa: Lekha Hileman Waitoller

 

  • Erakusketan bildu diren egileek ezohiko materialak eta teknikak erabiltzen dituzte, asmamenaren eta umorearen adierazpen gisa konbentzio estetikoei modu ludiko batean desafio eginez.
  • Lenin andrea eta urretxindorra (2008) bere sail ikonikoan, Baselitzek alderantziz aurkezten ditu giza irudiak, mihise handi eta espresiboetan, ikuslearen urruntasuna eta halako abstrakzio formal bat lortuz, osagai figuratiboa galdu gabe.
  • Hichiko Happo (2014), Yoko Onoren keinu-pintura da. Artistak performance publiko zirraragarri batean sortu zuen 2014an Museoan izan zuen erakusketan, eta Onok performancearen eta plastikaren arloetan jorratutako bideak laburbiltzen ditu.

Guggenheim Bilbao Museoak Asmamenaren ildoa aurkezten du, Museoaren Bildumako obra-sorta bat, baita beste batzuk ere, epe luzerako maileguan daudenak, asmamen handikotzat eta esperimentaltzat jo daitezkeenak. Erakusketa honek belaunaldi desberdinetako artistak biltzen ditu, baliabide desberdinekin lan egiten dutenak, eta Bildumako pieza adierazgarri batzuk hartzen ditu barnean, apenas ikusgai jarriak, publikoarentzat ezagunagoak diren beste batzuekin batera. Erakusketan barne hartutako egileek, jakinguraz erabiltzen dituzte ezohiko materialak eta teknikak, eta haietako askok, modu ludiko batean, asmamena eta umorea aditzera emanda, desafio egiten diete konbentzio estetikoei.

Asmamenaren ildoa Lekha Hileman Waitoller arte-arduraduna komisario duen lehenengo erakusketa da. Art Institute of Chicagotik etorria, 2019ko urrian hasi zen Guggenheim Bilbao Museorako lanean.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

En esta página, utilizamos cookies para aportarte una mejor experiencia de navegación y un servicio más personalizado. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información consultando nuestra Política de cookies