Datorren astelehenean, ekainaren 11an Guggenheim Bilbao Museoak 2017–18 ikasturteko Artea ikasbide egitarauaren erakusketa aurkeztuko du; programak 21. edizioa du hau.
Erakusketa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren lankidetzarekin eta BBKren babesarekin antolatu da, eta hezkuntza gunean ikusgai jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoko sei ikastetxetako 140 ikasleren lanak.
HEDABIDEENTZAKO AGENDA
Ekainak 11, astelehena
10:30. Hedabideekin topaketa Hezkuntza gunean.
Bertan izango dira: Gorka Martínez, hezkuntza-egitarau honen babesle den BBK ren Zuzendari Nagusia eta Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia. Argazki ofiziala eta erakusketara bisitaldia.
Gainera, parte hartu duten 140 ikaslek, artistak, irakasleak eta Museoko hezitzaileak egongo dira bertan.