- Datak: 2018ko ekainak 12–irailak 16
- Lekua: Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza gunea
- Babeslea: BBK
- EAEko ikastetxeetako sei eta hamabi urte arteko 140 ikaslek lan originalak sortu dituzte, Museoko Hezkuntza gunean ikusgai daudenak.
- Hezkuntza programa horretako parte-hartzaileek Artea eta espazioa, Henri Michaux: beste aldea eta Esther Ferrer. Elkarri lotutako guneak erakusketak izan dituzte inspirazio iturri; 1998an martxan jarri zenetik, 3.000 haur baino gehiago igaro dira programa horretatik.
- Artea ikasbide programaren helburua da ikasleei eskola-curriculumeko gaiak ikasteko bideak eskaintzea, jokoaren eta praktika artistikoaren bitartez.
“Ikastaro honetan ekosistema landu dugu; margotu dugu eskuekin, arrabolekin, pintzelekin, brotxekin. Gainera, sortu ditugu collageak, txantiloiak, azal-hegalak, pixelak; eta erabili ditugu egunkariak, argazkiak, publizitatea, plastikoa, egurra eta paper tirak. Jarduera hau 10.000 bider egitea gustatuko litzaidake”. “Robota sortzerakoan gozatu dut gehien tailerretan. Egiten dugun guztia izugarri gustatzen zait, gauzak asmatzen ikasi dudalako, esaterako, robot bat eta mamu bat, bere ezaugarri guztiekin eta istorioarekin”. Zirrara eta naturaltasun horrekin mintzatu dira Gasteizko Judimendi ikastetxeko eta Trapagarango La Arboleda ikastetxeko ikasle bana, Artea ikasbide programatik igaro ostean. Programak 21. edizioa du aurtengoa.