- Datak: 2022ko ekainaren 14tik irailaren 18ra
- Lekua: Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza Gunea
- Babeslea: BBK
- Euskal Herriko sei ikastetxetako 135 bat ikaslek, sei eta hamabi urte bitartekoek, irudimenez eta naturaltasunez betetako obrak sortu dituzte eta Museoko Hezkuntza Gunean jarri dira ikusgai.
- Gaurkotasunak inspiratu ditu aurtengo proposamen artistikoak: hizkuntzak eta komunikazioa, Ukrainako gerra, jasangarritasuna eta emakumeek historian betetzen duten zeregina dira programan eztabaidatu diren gaietako batzuk.
- Irudimena eta sormena sustatzea, esperimentatzen laguntzea eta, aldi berean, eskola-curriculumeko irakasgaiak sendotzea helburu duen hezkuntza-programa honetan 3.581 ikaslek parte hartu dute 1998az geroztik.
BBK babesle duen Artea ikasbide programaren edizio honetan parte hartu duten lehen hezkuntzako artistek egindako proposamen artistiko irudimentsuetako batzuk hauek dira: eskala handiko instalazio bat, errefuxiatuentzako bakeleku bat irudikatzen duena; planetak, nebulosak eta meteoritoak; buztinezko harriak etorkizuneko mundu baten irudiekin; animazio-film bat, artearen munduko emakumezko figurei buruz, eta inguratzen gaituzten formak eta lerroak irudikatzeko ikastetxe bateko jolastokian egindako arte-interbentzio baten argazkiak.