Prentsa oharra

Artea ikasbide

  • Datak: 2021eko ekainaren 15etik irailaren 19ra
  • Kokapena: Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza-gunea
  • Babeslea: BBK

 

  • Euskal Herriko sei ikastetxe publikotako sei eta hamabi urte bitarteko 108 umek irudimena eta naturaltasuna darien lanak sortu dituzte, eta lanok Museoko Hezkuntza-gunean jarriko dira ikusgai.
  • Artea kalean da aurtengo goiburua. Artea ikasbide ikasgeletatik irten da, eta jolastoki, eremu ireki, parke, plaza eta lorategiak bereganatu ditu.
  • 1998az geroztik, 4.500 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte hezkuntza-programa honetan. Programaren helburua eskola-umeen irudimena eta sormena sustatzea da, esperimentatzen laguntzea eta, aldi berean, eskola-curriculumeko gaiak sendotzea.

Giza gorputzeko digestio-aparatuaren forma duen eskultura erraldoi bat, pintura ibiltariak, hainbat artelan erabiliz inguruko eraikinetan egindako fotomuntaketak, buztinezko eskulturak eta emozioak irudikatzeko ikastetxe bateko jolastokian bideoz grabatutako esku-hartze artistiko bat dira, besteak beste, aurten Artea ikasbide programan parte hartu duten artista txikien sorkuntza-lan dibertigarri eta irudimentsuetako batzuk.

Edizio honetan, Artea ikasbide kalera irten da. Jolastokiak, parkeak, plazak, ikastetxeen inguruko kaleak eta lorategiak izan dira parte-hartzaileen sormenezko abenturen agertokiak. Artistek lagunduta, eskola-umeek ikastetxeetako jolastokietan esku hartu dute, herrian erabiltzen ez diren tokietan publizitate-goiburuak itsatsi dituzte, kaleetan barrena ibili dira eskultura ibiltariak balira bezala; azken batean, ingurunea ezagutu dute, eta sormena lantzeko egokiak diren eremu osasungarriak aurkitu dituzte.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.