Noiz: ekainaren 23a – irailaren 20a
Non: Guggenheim Bilbao Museoko hezkuntza gunea
Babeslea: BBK
“Niri Guggenheim Bilbao Museora joatea eta igeltsuzko harri batzuk egitea gustatu zaizkit gehien. Lehenengoa txarto atera zitzaidan, bigarrena ere bai eta, azkenean, hirugarrena zoragarri, adiskide batekin egin nuelako. Une horretan, beste 50 ere egingo nituen; izugarri gustuko dut”. Horrelakoxe pozez hitz egin zuen Oiongo Ramiro de Maeztu ikastetxeko neskatila batek Artea ikasbide programatik pasa ondoren, aurten hemezortzigarren urtea bete duen honetan.
Erakusketa honek BBKren babesa du, baita Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren lankidetza ere, eta ekainaren 23tik irailaren 20ra izango da ikusgai, non eta Museoaren hezkuntza-gunean. Iragan urtean inauguratutako espazio horrek askotariko jarduerak eta erakusketak hartzen ditu.
Deskargatu PDFa (230KB)