Prentsa oharra

Artea ikasbide

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK ARTEA IKASBIDE PROGRAMAREN ERAKUSKETA INAUGURATUKO DU

Datorren astelehenean, ekainaren 2an, Guggenheim Bilbao Museoak Artea ikasbide programari amaiera eman ohi dion urteko erakusketa inauguratuko du, 2002–03 ikasturteari dagokiona. Erakusketak BBKren babesa jaso du eta sei eta hamaika urte bitarteko 168 artisten lanak aurkezten ditu.

Artea ikasbide programaren seigarren edizio honetan sortze lan harrigarriak ikusi ahal izango dira, besteak beste, mugitzen den eguzki-sistema erraldoia, iparrorratz-kutxaren koadernoa eta sentimentuak adierazten dituzten mozorroak. Hezkuntza programa hau 1970. urtean New York-eko Solomon R. Guggenheim Museum-ak sortu zuen eta honi esker, artistak eta irakasleak haurrekin elkarlanean aritzen dira eskola ‑curriculumaren ikasgaiak sendotzeko baliabide anitzak erabiliz eta espresio plastikoa dela medio.

1998. urtetik hona garatzen ari den hezkuntza‑programa honek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren laguntza jaso du, eta orain arte EAE-ko 40 ikastetxek eta 742 ikaslek hartu dute parte.

Prentsaurrekoa ekainaren 2an izango da Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan goizeko 11:00etan. Bertan honako hauek egongo dira: Museoaren Zuzendari Nagusia den Juan Ignacio Vidarte; Bizkaiko Ahaldun Nagusia Josu Vergara; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua Anjeles Iztueta; Jon Mancisidor BBKko Zuzendariorde Nagusia; eta azkenik, Maider López, programan parte hartu duen artista.

Bilbao, 2003ko maiatzaren 30an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.