Prentsa oharra

Artea eta Txina 1989 ondoren: munduko antzerkia

  • Datak: 2018ko maiatzak 11–irailak 23ra
  • Komisarioak: Alexandra Munroe (Solomon R. Guggenheim Museum, New York); Philip Tinari (UCCA, Pekin); Hou Hanru (MAXXI, Erroma)

Erakusketa honek arte-esperimentazioa dakarkigu, globalizazioaren hasierak eta Txinak munduko potentzia izaterainoko goraldiak ezaugarritutako epealdikoa. Beste era batera esanda, artista garaikide txinatarrek agertoki artistiko global berri bat sortzeko prozesuan funtsezko eginkizuna azaltzen digu.

Sei atal tematiko eta kronologikotan banatuta dago erakusketa, eta hainbat eratako jarduera artistikoak biltzen ditu: hala nola, performancea, pintura, argazkilaritza, instalazioa eta bideoartea; halaber, azken urteotako gure historiari buruz hausnartzera garamatza, artista garaikide txinatar esanguratsuenen ikuspegitik.

Ardatz gisa bi artista-belaunaldiren jarduera kontzeptualak hartuta, erakusketak aztertzen du zer eginkizun duten egile txinatarrek behatzaile kritiko gisa eta Txina munduko potentzia izatera iristeko eragile gisa, eta haien lanak arte globalaren historiaren testuinguruan kokatzen ditu.

Guggenheim Bilbao Museoak Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia dakarkigu; Txinako arte garaikideari buruz orain arte egindako erakusketarik handiena da, eta Txinaren azken urteotako historiaren aldi eraldatzaileena aurkezten digu: 1989tik (Tiananmen plazako protestak izan ziren urtea) 2008ra (Pekingo Joko Olinpikoak egin ziren urtea). Solomon R. Guggenheim Museum-ek antolatuta, erakusketak Txinako artearen analisi eta interpretazio berriak eskaintzen dizkigu Gerra Hotza amaitu, globalizazioa garatu eta Txina munduko potentzia bihurtu den testuinguru batean.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.