Art in the USA: 300 urteko berrikuntza erakusketa aste beten kenduko da Guggenheim Bilbao Museotik
Erakusketa ixteko aste bete geratzen da eta honezkero 442.933 pertsona etorri dira Guggenheim Bilbao Museora Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, 2007ko urriaren 11n zabaldu zen erakusketa, ikustera.
200 obra inguru ditu eta arreta berezia eskaintzen dio pinturari; horrela XVIII. mendetik egunera arteko Estatu Batuetako historiaren eta kulturaren aniztasun ikaragarria agerian uzten du.
Behin betiko itxiko da erakusketa apirilaren 27an eta ordutik aurrera Juan Muñoz. Atzera begikoa aldi bereko erakusketaren muntatzea hasiko da Guggenheim Bilbao Museoan. Maiatzaren 27an irekiko da erakusketa hori eta artista horren berri izateko aukera bikaina da, izan ere, Muñozi eskainitako erakusketarik handiena da estatuan. Ikusgai egon ez diren lan batzuk izango ditu, guztira 80 lan inguru (eskulturak, instalazioak, marrazkiak, irrati lanak eta idazlanak).
Bilbon, 2008ko apirilaren 18an