Prentsa oharra

Architecture Effects

  • 2018ko abenduak 5–2019ko apirilak 28
  • Komisarioak: Manuel Cirauqui, Arte Arduraduna, Guggenheim Bilbao Museoa, eta Troy Conrad Therrien, Arkitektura eta Ekimen Digitalen Arte Arduraduna, Solomon R. Guggenheim Museum, New York

XXI. mendearen hasierako arkitektura, artea eta storytelling delakoari eskainitako erakusketa honek garai post-digitala aztertzen du, Guggenheim Bilbao Museoa inauguratu zenetik bi hamarkada igaro diren honetan; izan ere, teknologia modu berritzailean erabili zen haren eraikuntzan.

Erakusketa honen atze-oihal dokumentala Airlock deitzen da, eta 1997. urtea du ardatz; dokumentu eta artxibo-material garrantzitsuaren bitartez, gune horretan jasota daude eraldaketa digitalaren mugarriak hainbat arlotan: biologia, espazioaren esplorazioa, pop kultura, okultismoa, medikuntza, finantzak, diseinua edo ekonomia politikoa, baita teknologia bera ere.

Lorategia izango da erakusketaren espazio nagusia; bertan, artelanek eta arkitektura garaikideak mugimendudun irudiak, eskulturak, prototipoak, animazioak, denbora errealeko bideoak eta 1:1 eskalan egindako maketak baliatuko dituzte.

Erakusketa bere muga fisikoetatik harago hedatzen da Burbuila aplikazioaren bitartez. Erakusketarako sortu da hori berariaz, eta proiektuaren hainbat material eta geruzetarako sarbidea da; gainera, Lorategia eta Airlock ataletan aurkeztutako artelanen inguruko dokumentazioa jasotzen du.

Guggenheim Bilbao Museoak Architecture Effects aurkezten du, arkitekturari, arteari eta storytelling delakoari eskainitako erakusketa, XXI. mendearekin batera sortutako testuinguru kultural eta teknologikoaren baitan. Erakusketaren abiapuntua galdera intenporal bat da: Zerk bilakatzen du arkitektura eraikuntza hutsa baino gehiago?

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.