Prentsa oharra

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara

Komisarioa: Álvaro Rodríguez Fominaya
Datak: 2013ko urriak 4–2014ko urtarrilak 19
Babeslea: Iberdrola

Guggenheim Bilbao Museoak Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964–2009) erakusketa aurkezten du,hain zuzen, artistaren heriotzaren lehen urteurrena betetzen den urtean. Erakusketak sakontasun handiz eta osotasunez aztertzen du XX. mendearen bigarren erdiko funtsezko artistaren alderdi esanguratsuenetako bat: ia bost hamarkadatan zehar sortutako eskulturak.

Erakusketak, Iberdrola babesle duela, ehun obra inguru jarriko ditu ikusgai; hirurogeiko hamarkada erdiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadako lehen objektu eta assemblage-etatik hasi, eta txamotadun lur eta brontze berrienetaraino iritsiz, 2009. urtean artistak sinatutako azken eskultura barne hartuta.

 

Deskargatu PDF

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.