Prentsa oharra

Amie Siegel: Negua (Winter)

  • Datak: 2017ko azaroak 23–2018ko martxoak 11
  • Komisarioa: Manuel Cirauqui
  • Film & Video aretoa (103)

Azaroaren 23tik 2018ko martxoaren 11 arte lehen aldiz erakutsiko da Europan Amie Siegelen Negua (Winter, 2013), Guggenheim Bilbao Museoan. Solomon R. Guggenheim Museoaren bildumako parte den lan honek itxiko du 2017ko Film & Video aretoko programazioa. Guggenheim Bilbao Museoaren ekimena da Film & Video aretoa, bideoarteak, bideoinstalazioak eta mugimenduan dagoen irudiak arte-baliabide gisa sortutako lan giltzarriak erakusteko abiatua.

Zinemagintzaren funtsezko elementuei eta denborak ekoizpenean duen paperari dagokionez, Negua lanean erakusten den bezala, honakoa aipatu du artistak: "Negua denbora anitzeko filma da; etorkizun ezezagun bat erakusten duen iragan hurbil batean grabatua, eta erakusten den orainaldian azaldu eta aldatu egiten dena. Ezegonkortasunaren eta ziurgabetasunaren denbora- eta kultura-baldintza desberdinak irudikatzen ditu, eta beroketa globala eta istripu nuklearrak bezalako gaiak jorratzen ditu, zinemaren eta irudi fotografikoaren izaera finkoa hankaz gora jartzeko."

Deskargatu PDFa

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.