Prentsa oharra

Allora & Calzadilla: Farmazia tropikala

  • Data: 2019ko martxoak 15–ekainak 23
  • Komisarioa: Manuel Cirauqui
  • Film & Video aretoa (103)

2019ko martxoaren 15etik ekainak 23 arte, Guggenheim Bilbao Museoak Allora & Calzadilla: Farmazia tropikala erakusketa hartuko du Film & Video aretoko 2019ko erakusketa-programaren baitan; gune horretan, bideoartearen, ikus-entzunezko instalazioaren eta mugimendudun irudia lengoaia artistiko gisa darabilten piezak aurkezten ditu Museoak. Oraingo honetan, erakusketak Jennifer Allora (Filadelfia, AEB, 1974) eta Guillermo Calzadilla (Habana, Kuba, 1971) artisten hainbat obra eskaintzen ditu; biek ala biek 20 urtetik gora daramate elkarrekin lanean, eta arte-praktika garaikideen funtsezko erreferente dira.

San Juan (Puerto Rico) hirian egoitza duen bikote honen obra bideoinstalazioaren, performancearen eta eskulturaren arteko bidegurutzean kokatzen da. Farmazia tropikala lanak hiru bideo batzen ditu, Guggenheim Bilbao Museoko 103 aretorako berariaz pentsatu den multzo batean. Hautaketa honek agerian jartzen du Allora eta Calzadillak Puerto Rico irlan egindako proiektuen funtsa eta aniztasuna; hainbat ikuspuntu baliatuz ikertzen dute lurralde hori, kultur historiaren, ekologiaren eta geopolitika globalaren arteko harremanak auzitan jartzeko.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.