Nota de prensa

Alice Neel: pertsonak lehenbizi

  • Datak: irailak 17, 2021 – otsailak 6, 2022
  • Komisarioak: Kelly Baum, arte garaikidearen arduraduna ‘Cynthia Hazen Polsky and Leon Polsky’, eta Randall Griffey, arte moderno eta garaikidearen arduraduna Metropolitan Museum of Art-en, Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduradun Lucía Agirrerekin batera
  • Metropolitan Museum of Art-ek antolatutako erakusketa Guggenheim Bilbao Museoarekin eta The Fine Arts Museums of San Francisco-rekin lankidetzan
  • Babeslea: Iberdrola

 

  • Neelek galeraren eta sufrimenduaren eszenak dokumentatzen ditu bere obretan, baina baita indarraren eta erresistentziaren eszenak ere, izugarrizko zintzotasunarekin eta enpatia handiarekin gainera.
  • New Yorkeko Spanish Harlemen bizi izan zen denbora luzean, Alice Neelek bere auzokideen arima jaso zuen bere pintzelarekin; etnia anitzeko populazio bat zen, babesgabea, eta ordura arte kasu bakan batzuetan bakarrik hartua izan zena gai gisa artearen arloan.
  • Bere obrari oso sentimendu berezi bat dario, pertsonaien zaurgarritasunean jarritako arretagatik ez ezik, agerian uzten duelako ere emakumeen borroka emozionala eta fisikoa, bereziki, bera bezala, emakume behartsuena.
  • 1940 eta 1950eko hamarkadetan figurazioa modaz kanpo geratu zenean eta New Yorken Espresionismo Abstraktua goren unean zenean —Neelek “antihumanistatzat” jotzen zuena— artistak uko egin zion bere estiloa aldatzeari, bere jardun artistikoan beti aritu izan bazen ere formekin eta teknikekin esperimentatzen.
  • Biluztasuna eta sexua, giza esperientziaren alderdi gisa, gai nagusiak dira Alice Neelen obran. Are gehiago, erabateko segurtasunez iraultzen du genero horri eman ohi zaion tratamendua artearen historian zehar, non emakumeak objektu erotiko soil gisa ageri baitiren.
  • “Niretzat, pertsonak dira lehenbizi. Gizakiaren betiereko duintasuna eta garrantzia berresten saiatu naiz”. Alice Neel, 1950.

Guggenheim Bilbao Museoak Alice Neel: pertsonak lehenbizi erakusketa aurkezten du, Espainian eskainitako lehenengo atzera begirakoa Alice Neel (Pensilvania, 1900–New York, 1984) artista estatubatuarrari, Iberdrolaren babesari esker. Erakusketak Neelen ibilbide artistiko osoa jasotzen du, ia ehun pintura, marrazki eta akuarelaren bitartez, erretratu zirraragarrienak barne, gaur egun beren zorroztasun psikologikoagatik goraipatuak.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

En esta página, utilizamos cookies para aportarte una mejor experiencia de navegación y un servicio más personalizado. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información consultando nuestra Política de cookies